Thursday, August 02, 2007

"Alec Reid apaiz irlandarra da, Ipar Irlandako bake prozesuarean aldeko paperarengatik ezaguna."


Berria naiz Wikipedian; nola lagun dezaket?
Alec Reid
Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Alec Reid apaiz irlandarra da, Ipar Irlandako bake prozesuarean aldeko paperarengatik ezaguna.

Erredentziotar 1950ean bihurtu zen, eta zazpi urte geroago apaiztu zen. Limerick, Dundalk eta Galway-en aritu zen Belfastko Clonard monasteriora joan baino lehen. Monasterio hori unionisten Shankill Road kalearen eta erkidego katolikoren artean dago kokatua.

1988an, nahigabe hileta-elizkizun errepublikanoetan sartu zirela medio, IRAk erahildutako bi soldadu britaniarrei azken erritoak eman zizkien Alec Reidek.

1980ko hamarkadaren bukaeran, Sinn Feineko buru Gerry Adams-en eta SDLPko John Hume-ren arteko bilerak ahalbidetu zituen Reidek, nazionalista guztien frontea osatu nahian, negoziazioaren alde bortizkeria arbuia zezaten. Harrezkero Reid Dublingo kontaktu bihurtu zen haiekiko, 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu zen arte. Garaian publikoak ez zuen Reiden papera ezagutzen, baina Irlandako hainbat Lehen Ministrorekin (Taoiseach) eta Fianna Fáil goiburu batzuekin, Martin Mansergh-ekin esaterako, elkartu zen.

Azken urteotan Eukal Herriko bake prozesuaren alde ere aritu da Reid. 2003ko urtarrilean Sabino Arana Fundazioak saritu zuen bakea eta adiskidetzea sustatzeko ahaleginengatik.

"http://eu.wikipedia.org/wiki/Alec_Reid"(e)tik eskuratuta

No comments:

Blog Archive