Thursday, August 02, 2007

Ongizate estatuaren defentsaren aldeko kanpaina


Acces: http://www.gazteabertzaleak.org/ikusi.asp?hizkuntza=eus&kod=318

Ongizate estatuaren defentsaren aldeko kanpaina



BERRIA » Politika orokorra


2004/10/23

Bizkaiko Gazte Abertzaleak-ek ongizate estatuaren inguruko kanpaina bat prestatu du azkeneko hilabeteotan. Lan talde baten bitartez hasi zen lana, urriaren 9an ikastaro arrakastatsu eta baliagarri batekin bukatu zen. Orain kanpaina aurkezteko unea da eta horretarako triptiko informatiboak eta kartelak prestatu dituzte Bizkaiko GA-ko militanteek.

Kanpainak, ongizate estatua zer den eta bere onurak azaltzen ditu, munduan egun bizi garen egoerari erreparatuz, non neoliberalismoak inposatzen duen merkatu libreak gizarte desegituraketa eta pobrezia eragiten duen . Gazte Abertzaleak-en ustez beharrezkoa da benetako ongizate estatu bat eratzea, pertsonen arteko berdintasunak garatu eta gizarte bidezkoago bat eraikitzeko. Zentzu honetan, kanpainak benetan soziala izan beharko litzatekeen Euskal Herri batengatik apustu egiten du, jasangarria den Euskal Herria eta estatuak herritar guztien eskubideak bermatzen dituen Euskal Herria.

Kanpaina Urriaren 23an hasi zen eta Abenduan bukatuko da eta bere bidez Eusko Jaurlaritzari zera proposatzen dio GAk: Eusko Legebiltzarrean ondoko ardatzak errespetatuz Ongizate Estatuaren aldeko erakunde-adierazpen baten onarpena bultzatu dezala:

• Pentsioen sistema bermatu eta pentsio baxuenen hobekuntza bultzatu.
• Espainiar gobernuari eskumenen trasferentzia exigitu.
• Osasun eta langabezian giza prestazioak bermatu eta prestazio hauen murrizketak ekiditu.
• Ekonomi aktibitate osoa merkatuaren autoerregulazioaren esku hutsetan ez utzi. Estatuak, herritar guztion ekonomi eta giza ongizatea lortzeko, gutxieneko puntu batzuk bermatu behar ditu.
• Liberalizazio latzari kontra egin.
• Behin eta berriz ematen diren pribatizazioei ez.
• Delitu zehatz batzuen hazkundea errazten duten zenbait faktoreri buruzko erreflexioa.
• Zergen gorakada erabakiko balitz, zuzenekoei legokienak (PFEZ, OZ...) lehentasuna euki beharko luke zeharkako zergen ( BEZ, erregaiak, alkohola...) gorakaden aurrean. Txiroak eta aberatsak ez dezala berdin ordaindu. Gehiago daukanak gehiago ordaindu dezala

No comments:

Blog Archive