Josep Maria Vila d'Abadal. Independentziaren Aldeko Udalerrien Elkarteko presidentea
«CiU apurtzea ez da arazo bat; jarrerak argitu egin behar dira»
Vic-eko alkatea Errenterian izan da, Batera Baik
gonbidatuta, independentziari buruz hitz egiten. Argi dauka Katalunian
atzera bueltarik gabeko prozesu batean daudela.
Xabin Makazaga
Donostia
/ ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS
Josep Antoni Duran i Lleidari Unioko presidentetza
lehiatzeko aurkeztu zen iaz, baina UDCko egiturarekin etsita, alderdia
utzi eta MDC Kataluniako Mugimendu Demokratikoa sustatu zuen Josep Maria
Vila d'Abadalek (Bartzelona, 1954). Independentziaren Aldeko Udalerrien
Elkarteko presidentea da Viceko alkatea: Lleidako eta Gironako
diputazioak, 28 eskualde kontseilu eta 670 bat udalerri biltzen ditu
elkarteak.
Politikoki, Katalunia non dago gaur egun?
Kataluniak independentismoaren aldeko pauso argi bat eman du. 130 urtean, katalanismoak hainbat garai izan ditu, eta orain, argiki, independentismoaren aldeko joera hartu du. Une honen handitasuna hori da. Alderdiek mantsoago erreakzionatzen dute, eta tradizioaren pisu hori gainean daramate, alderdi katalanista gehienei ez zaie-eta hain gaizki joan oraingo estatusarekin.
Argia da Iniciativaren kasua: PSUCetik dator, ezbairik gabe independentista zen alderdi batetik; frankismoko heroiak izan ziren, zapalduenak, eta orain anbiguotasun horretan dabiltza, beste estatu eredu bat justuagoa balitz... Baina ez da horretarako garaia. Independentzia bai edo ez tokatzen da orain. Gero lortuko dugu estatu demokratiko eta justuago bat.
Gizarteak bultzatu du independentismoaren aldeko mugimendua; erakundeei bidea erakutsi die.
Bai, gizartetik bertatik atera da Espainiako Gobernuaren mespretxuei erantzuteko mugimendu hori. Ez da espainiarren aurkako ezer, Espainiako herritarren ordezkariek katalanei izan dieten ezinikusiari emandako erantzuna ezpada, estatuak ez duelako onartzen eskubideen jabe den nazio katalan bat badela. Herria nekatu egin da, eta gero eta soldadu gehiago daude proiektu independentistaren alde.
Lehendik ere oinarri horiek egon dira, baina iaz lehertu zen gizartearen oldarra.
Kataluniako Estatutuak jasotako ukazioarekin azkartu zen prozesu hori, baina aurrez Pasqual Maragallek, ausardiaz, Espainiarekin bestelako harreman bat ezarri behar zela aldarrikatu zuen. Gero etorri ziren estatutuaren kontrako ebazpena, 2010eko uztailaren 10eko manifestazioak, Omnium Culturalen ekitaldiak, ANC Biltzar Nazional Katalanaren sorrera, independentziaren aldeko udalak... Baina guztia hiruko gobernuak irabazi zuen egunean hasi zen, «orain estatutu berri bat dagokigu» esan zutenean. Jordi Pujolek beti gerorako uzten zuen.
Irailaren 11ko manifestazioa, iaz, prozesuaren gailurra izan zen, atzera bueltarik gabeko une bat ezarri zuen. Eta jendeak «independentzia» katalanez eta espainolez oihukatu zuen, hori da alde handietako bat. Bestea, prozesua ez dutela alderdiek gidatu, baizik eta gizarteak. Jendeak agindu die politikariei estatu berri bat eraikitzeko. Horrek ematen dio sendotasuna prozesuari.
Vic izan zen lurralde katalan subirano bilakatzen lehen hiria. Independentziaren aldeko prozesu hori nola bizi izan duzue udal agintariek?
Gu ere gizarte olatuaren ondorio gara. Herritarrek, hurbileko gaituztelako, udaletako hautetsi eta alderdiei eskakizun argi bat egin ziguten burujabetzaren aldeko urratsak egiteko. Herritarren presio horregatik transformazio bat gertatu zen, udalerri gehienak independentista bilakatu ziren, eta une batez mugimendu horren buruan ere jarri ginen, artean irailaren 11ko manifestazioa ez zelako egin eta parlamentuak eta Generalitateak oraindik urrundik begiratzen zutelako. Udalerriak beti egin izan dutena ari dira egiten Katalunian: herri nahiaren eta erakundeen arteko transmisio uhalak dira.
Olatu independentistak nola harrapatu zuen Artur Mas? Irailaren 11tik mugimenduaren buruan jarri da Generalitateko presidentea.
Artur Mas Convergenciako alderik independentistenean egon da, mugimendu hori ez zaio arrotza. Berak herriari entzun egin zion. Harritu egin zen, guztiak bezala, deialdi hark izan zuen erantzunarekin: milioi bat eta erdi lagun baino gehiagoko manifestazio bat Bartzelonan, Kataluniaren independentziaren alde. Eta bera olatura igo zen, burua hartzeko.
Ausardiaz, Madrilera joan eta «estatu bat behar dugu» esan zuen, lehen aldiz: «Zuenak ez digu balio katalan izateko». Hor sortu zen haustura Espainiarekin.
Horren ondoren hauteskundeak aurreratu zituen Masek, baina CiUk hamabi eserleku galdu zituen...
Federazio barruan indar askok ez zioten jarraitu Masi, eta mezua malgutu egin behar izan zuen, noraino iritsi nahi zuen. Horregatik, herritar askok botoa ERCri eman zioten. CiUk behera egin zuen, baina independentismoaren aldekoak inoiz baino gehiago ziren.
Gaur egun, hauteskunde inkestek ERCri ematen diote garaipena.
Hor dago gizonaren handitasuna. Proiektuaren eta herriaren alde ari da lanean, CiUk hauteskundeak galtzeko arriskuaren gainetik. Eta CiU desagertzen bada, desager dadila, bidean independentzia lortzen badugu. Katalunia Europan estatu independente bihurtzen bada, mereziko du.
Independentziaren auziak CiU apurtzeko arriskuari, beraz, ez diozu garrantzi handirik ematen...
Ez dauka inolako garrantzirik CiU apurtzeak. Ez da arazo bat, eta beharrezkoa ere izango litzateke CiU barruan proiektu independentistaren alde daudenak eta ez daudenak bereiztea. Duran ez da independentista, eta Mas bai. Eta jokoan guztia dagoenez, komeni da argitzea zein dagoen erabat alde eta zein ez horren alde. Nire nahia ez da CiU apurtzea, baina prozesuak argitasun hori eskatzen du. PSC barruan ere antzera ari da gertatzen. Katalanistak badoaz, PSOEkoak bakarrik ari dira geratzen, eta hortik mugimendu independentista bat sortuko da.
Espainian egokitu edo independentziarantz jo eztabaida sortu denean, Duran i Lleidak eta PSCko agintariek hirugarren bidea aldarrikatu dute. Ibilbiderik badu aukera horrek?
Grazia egiten dit horrek. Hirugarren bidea beti bide berri bat da. Munduan, Tony Blair datorkit gogora. Proiektu berri bat egin zuen Ingalaterrarako eta Europarako, eta, ondo atera ez arren, apustu berri bat zen. Duran, PSC eta Iniciativaren hirugarren bidea, lehengo bera da, Espainia barruan kokapen bat bilatzea. Proiektua absurdoa da, alferrikakoa eta ezinezkoa. Espainian inoiz ez da egon proiektu federalista bat. Ez PP, ez PSOE, ez dira inoiz federalistak izan. Katalanismoak 130 urtean ez du lortu Espainiako Estatuan bere lekua izatea, nazio bat garela ez digute aitortu, eta hirugarren bideak proposatzen duena atzera bueltatzea da.
Kataluniak bere bidea egiten badu alde bakarrez, zer erantzun espero duzu Espainiako Gobernutik?
Ezezko argi bat baino ez. Egunero ari dira erakusten Katalunia ez dutela nazio gisa onartzen, Espainiaren proiektuaren jabegotzat daukate. Nik espero dudan bakarra da Katalunian ausardiaz jokatzea: independente garela aldarrikatu ondoren, geure estatua eraikitzen hastea. Eta Europak orduan proiektu katalana Europako proiektutzat hartzea.
Nik espero dut «bagoaz» esango dugula. Eta une hori gogorra izango da, Espainiak ez duelako ulertuko, ez baitu onartzen herri gisa Kataluniak bere ahotsa izatea. Demokrazia falta da, trantsizioa oraindik arrastaka daramate. Jende batek ez du ulertzen Espainiaren batasuna bortxaz ezarritakoa dela, ez dela borondatezkoa. Horrek aldatu egin behar du, eta Europa osatu zuten nazioetara itzuliko gara. Absolutismotik sortutako estatu guztiek iraungitze eguna daukate.
Europako Batasunak onartuko al du Katalunia independente bat?
Orain arte norbanakoen adierazpenak egon dira, alde batera nahiz bestera. Baina Europak ezin du bere zati bat baztertu. Gu jada europarrak gara, eta Europako herritar gisa ditugun eskubideak ezin dizkigute kendu estatu bat garela esaten dugulako. Europako Batasunak dagokionean erantzungo du, baina ni konbentzituta nago ezin dutela baztertu, katalanismoa europazalea delako erabat, eta asko daukagulako proiektu horri emateko. Argi daukat, halaber, Europak Katalunia aske bati bizkarra emango balio horrek ez lukeela proiektu independentista geldiaraziko.
Zure ustez, nahitaez, herri galdeketa egingo da 2014an?
Ez, ez, ez da egingo. Ez digute utziko, eta plebiszitu gisako hauteskundeak egin beharko ditugu. Espainiak galdeketa bat baimentzeko bideak baditu, baina ez du egingo. Katalunian ere aurki onartuko du parlamentuak galdeketen legea; baina epaileek, politika egiten ari baitira, bide hori ere moztu egingo dute.
Hauteskunde plebiszitarioak ere baliogabetu eta Generalitatea deuseztatzen badute, orduan ondorioak ezin aurreikusizkoak dira.

No comments:
Post a Comment